Itxi

telebista

Gaur gauean

Alex Sardui eta Iñaki Ortiz de Villaba, 'Gasteizko jaiak 2013' saioan

A.H.

EITB

Andre Maria Zuriaren jaien jarraipena egingo du Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak aurkeztutako saioak, egunero.

ETB1ek Andre Maria Zuriaren plazarekin bat egingo du gaur zuzenean 22:25etik aurrera. Bertan, Lierni Agirrezabalak eta Oihan Vegak Gasteizko jaien eguneroko jarraipena egingo dute, bi gonbidatu berezi lagun dituzte: Alex Sardui, Gatibu taldeko ahotsa, eta Iñaki Ortiz de Villalba, Betagarri taldeko abeslaria.

Horrez gain, Marta Elvira erreportariak egunean zehar Gasteizen izan den giroaren inguruko hainbat bideo erakutsiko ditu: arabar bolo erakustaldian izango da, eta arratsalde parteko 'paseillo'aren berri emango du.

Gauari amaiera borobila emateko, Piroctenia Zaragozana Iruñean ere izan ziren pirotekniaren suak ikusi ahal izango dituzte ikus-entzuleek.

'Gasteizko Jaiak 2013' egunero emitituko da 22:25etik aurrera ETB1en.