telebista
Astearteko audientzia
'LND'k, azken hiru urteetako audientzia daturik onena lortu zuen
A.H.
EITB
'Sin ir más lejos' magazinak audientzia marka berria lortu zuen (%16eko kuota), eta 'Teleberri'ren bi edizioek %21eko audientzia zatia gainditu zuten.
'La Noche de..' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen asteartean, eta %19,4ko audientzia kuota lortu zuen, azken hiru urteetako audientzia daturik onena. Felix Linaresek aurkeztutako saioak, Los Perdedores pelikularen detaileak aurreratu zituen, eta besteak beste, Catherine Zeta Jones eta Bruce Willis aktoreen bizitza sentimentalean murgildu zen. 'LND'k 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta bataz beste, 130.000 lagunek jarraitu zuten saioa, bere osotasunean.
Felix Linaresen aurkezpenaren ondoren, Los Perdedores pelikula eskaini zen, eta audientziaren harrera oso ona lortu zuen. %13,9ko kuota lortu zuen eta 320.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
'Sin ir más lejos' saioak, audientzia marka berria
'Sin ir más lejos' arratsaldeko magazinak audientzia marka berria lortu zuen asteartean: %16ko audientzia kuota. 241.000 lagunek bat egin zuten Klaudio Landak aurkeztutako saioarekin, Euskadin eta eragin eremuan.
'Teleberri' saioak, bere nagusitasuna sendotu
'Teleberri' bere aldetik, albistegietan duen nagusitasuna sendotuz doa, eta asteartean eskainitako bi edizioek, %21eko audientzia kuota gainditu zuten. Horrela, biak izan ziren bere ordu tartean nagusi eta 100.000 ikus-entzuletik gorako audientzia metatua izan zuten.
ETB2k %13,6ko kuota lortu zuen asteartean
Asteartean eskaini ziren saioen datu onek ETB2ko eguneko audientzia datua indartu zuten, eta %13,6ko audientzia zatiarekin itxi zuen kateak eguna.