Itxi

telebista

22:00etan

Ama Zuriaren torneoaren finala, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Bengoetxea VI- Beroiz eta Martinez de Irujo- Merino II jokatuko dute finaleko partida.

Gaur 22:00etatik aurrera, Euskal Telebistak bat egingo du Gasteizko Ogueta pilotalekuaren, eta bertan jokatuko den Ama Zuriaren pilota torneoaren zuzeneko emanaldia eskainiko du. Interneteko erabiltzaileek ere, emanaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute streaming-aren bitartez.

Atariko partida, Olaetxea- Mendizabal II eta Olazabal- Merino bikoteek jokatuko dute. Ondoren, Bengoetxea VI- Beroiz eta Martinez de Irujo- Merino II bikoteek jokatuko dute torneoaren finala. aurrez aurre. Amaitzeko, Olaizola I- Ladis Galarza eta Retegi Bi- Peñagarikano bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da.

Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.