Itxi

telebista

23:00etan

Donostiako XXXVI. Txistulari Kontzertu Nagusia, larunbatean ETB1en

A.H.

EITB

Donostiako Aste Nagusiaren irekiera egunean grabatu zuten kontzertua, Konstituzio plazan.

Larunbat gauean, Donostiako XXXVI. Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko du ETB1ek, jaien azkeneko eguneko su artifizialen emanaldiaren ondoren. Aste Nagusiaren irekieran urtero egiten den txistulari kontzertua da, eta hiriko Konstituzio Plazan grabatu zuten abuztuak 10ean Euskal Telebistako kamerek.

Aurtengo kontzertua ordea, aurreko urteetako baino bereziagoa izan zen, hila honetan 200 urte betetzen baitira Donostia erre eta suntsitu zutenetik. Txistulariek gertaera tragikoa hau hartu zuten kontzertuaren ardatz, eta Joxemari Usandizaga (1887 – 1915) donostiar konpositoreak orduko biktimei zuzendutako himnoaz hasi zuten emanaldia.  Horrez gain, Raimundo Sarriegi musikaria ere hartu zuten gogoan.

Euskal Herri osoko 90 bat txistularik parte hartu zuten  kontzertuan,  Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean, eta Xabier Otaegik egin zuen aurkezle lana. Aurtengoan ere, kontzertuak gonbidatu bereziak izan zituen, horien artean, Xabier Saldias, Aitor Garitano, Aiert Beobide eta Pello Irigoien.

'XXXVI. Txistulari Kontzertu Nagusia' larunbat honetan emitituko da, 23:10etik aurrera ETB1en.