telebista
Igandetik aurrera
Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok aurkeztuko dute 'Bilboko Suak 2013'
A.H.
EITB
Igandeko gonbidatuak Txus Jaio, rallietako pilotoa, eta Itziar Urtasun, Bilboko festa zinegotzia izango dira.
Bilboko Aste Nagusiaren hasierarekin batera, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok 'Bilboko Suak 2013' saioa aurkeztuko dute egunero ETB1en, su artifizialen zuzeneko emanaldiarekin eta eguneko jai giroaren inguruko erreportajeekin. Igandean gainera, bi gonbidatu berezi izango dituzte, Txus Jaio rallietako pilotoa, eta Itziar Urtasun, Bilboko festa zinegotzia.
Bestalde, Unai Etxabe eta Joseba Olagarai guenean zehar Bilbon bizi izan den giroaren berri emango dute, eta Bilbao Hiria XXXVI Estropada txapelketan eta Doña Casildako parkeko Txikigunean izango dira.
Amaitzeko, Valentziako Ricardo Caballer pirotekniaren su artifizialen erakustaldia eskainiko dute.
'Bilboko Suak 2013' igande honetan emitituko da 23:00etatik aurrera ETB1en.