telebista
Sukaldaritza
'Duelo en la cocina' saio berria prestatzen ari da ETB
EITB
Sara Gandarak aurkeztuko du Euskadiren eta beste herrialde batzuen arteko lehia gastronomikoa.
-
Sara Gandara. Argazkia: EITB
Datorren denboraldiko saiorik garrantzitsuenetako bat prestatzen ari da Euskal Telebista, 'Duelo en la cocina' gastronomia-programa, hain zuzen ere. Sara Gandara izango da gidaria, eta Euskadi eta Frantzia, Italia edo Alemania bezalako herrialdeetako produktu tipikoak jarriko ditu lehian. Euskadin topa dezakegu Frantzian baino goxoagoa den kroasanik? Edo Italiaren kasuan, bada gure artean Italiako pasta baino hoberik? Alemaniak saltxitxa eta garagardo ederrak ekoizten ditu. Badaukagu gurean haiek baino hobeak dastatzeko aukerarik?
Saio bakoitzean herrialde bat izango dute gonbidatu nagusi, eta haren janarigintzako hiru produktu garrantzitsu aukeratuko dituzte norgehiagokarako. Hurrengo urratsa gurean hiru produktu horiek aurkitzea izango da. Horren ardura izango dute Senén González sukaldariak eta Ana Vega gastronomia-blogariak. Gure bazterrak miatuko dituzte produktu bikainenen bila. Bukatzeko, epaimahaiaren aurrera ekarriko dituzte herrialde gonbidatuaren produktuak eta euskal jakiak. Epaileek erabakiko dute zein diren onenak.
Gainera, euskal ekoizleekin solasean aritzeko aukera izango dute, eta bide batez, produktuen ekoizpen prozesua gertu-gertutik ezagutuko dute. Gainera, Mikel Zeberio adituaren laguntza izango dute. Ba ote dugu Euskadin gastronomia maila nahikoa goreneko lehian aritzeko?
Finala
Euskal ekoizleek epaile zorrotzen aurrera ekarri beharko dituzte euren produktuak, eta herrialde gonbidatuaren ordezkariek, beste hainbeste. Sukaldaritza-adituek produktu guztiak dastatuko dituzte, eta hausnarketa eta gogoeta sakonen ostean, epaia emango dute. Lan horretan arituko dira Darren Williamson sukaldari inglesa eta Bilboko Bascook jatetxeko Aitor Elizegi.