telebista
22:15ean
Euskal jatorriko produktuak hizpide, 'Lurrekoak' saioan
A.H.
EITB
Hiru ekoizleren egunerokotasuna jarraituko du saioak, jatorrizko hiru produkturen inguruan: ardi gazta, antxoak eta gozokiak.
Gaur gauean, 'Lurrekoak' saio berria eskainiko du ETB1ek, 22:15etik aurrera, eta euskal jatorriko produktu eta jakiak hartuko ditu hizpide. Euskal Telebistako kamerek geure produktuen jatorria eta ekoizpen prozesua jarraituko dute, bertan parte hartzen duten ekoizleen egunerokotasuna eta lana gertutik ikasiz. Izan ere, Euskal Herriak unibertso gastronomiko zabala dauka eta haren isla izan nahi du 'Lurrekoak'.
Asteleheneko saioan, hiru ekoizleekin izango dira. Joseba Intxausti, 35 urteko artzaina da. Aralarreko bordan igarotzen du udaberria, bere ardiak zainduz, eta ondo gainera, mendiko gazta ekoizten baitu urtero.
Menditik itsasora salto egingo du saioak, eta 'Gure Gogoa' itsasontziko arrantzaleekin izango da. Hauekin bi egun igaroko dituzte itsasoan antxoaren bila.
Martina de Zuricaray, Bilboko gozotegi zaharrena da, XIX. Mendean jarri baitzen martxan. 'Lurrekoak' lantegiko lanak ezagutuko ditu eta produktu ospetsuenak dastatuko dituzte.
'Lurrekoak', 22:15etik aurrera, ETB1en.