Itxi

telebista

Futbola ETBn

Euskal Telebistak bigarren B mailako futbola eskainiko du

A.H.

EITB

Akordioa 2013-2014 denboraldirako da, eta bigarren B mailan jokatuko duten Euskal Autonomi Erkidegoko kluben partidak eskainiko dira.

  • Real Union talde irundarra. Argazkia: EITB

    Real Union talde irundarra. Argazkia: EITB

Euskal Telebistak akordioa itxi du Euskal Futbol Federazioarekin eta Euskal Autonomi Erkidegoko bigarren B mailako zazpi Klubekin, 2013- 2014 denboraldiko partidak emititzeko. ETBk eskainiko duen lehenengo emanaldia datorren larunbatean izango da, abuztuaren 31n: Athletic B eta Laudio taldeen arteko derbya.

Azkeneko hiru denboraldietan ohikoa izan denez,  Euskal Telebistak 'Zilarrezko Futbola' saioa eskainiko du ETB1en, larunbatero 16:45ean, Jon Elortzak aurkeztuta.  Saioak partidaren aurreko informazioa emango du, eta emanaldiaren kontakizuna Xabier Andueza kazetariaren eta Juanan Larrañaga adituaren esku egongo da. Joseba Urkiola zelaian izango da elkarrizketak egiten.

Denboraldi honetan, bigarren B mailan jokatuko duten euskal Autonomi Erkidegoko zazpi klubak honako hauek dira: Bizkaian, Athletic B, Barakaldo, Sestao, eta Amorebieta; Gipuzkoan, Real Sociedad B eta Real Unión; eta Arabako Laudio taldea.