telebista
22:15ean
Iraia Iturregi pregoilaria, larunbatean, 'Bilboko Suak 2013' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, Jone Artolarekin ere izango dira Bilboko Areatzan. Bestalde, Valentziako Focs d'artifi Europla S.L. pirotekniaren suak izango dira ikusgai zuzenean.
Larunbat honetan, Iraia Iturregi Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izango dute gonbidatu nagusia, 'Bilboko Suak 2013' saioan. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok egunean zehar Bilbon izan den giroaren berri emango dute, eta saioa, Jone Artolarekin ere izango da Bilboko Areatzan.
Unai Etxabe erreportaria bere aldetik, Etxeberria Parkeko barraketan izango da, eta Joseba Olagarai Marmitako lehiaketan eta ardo dastatzean izango da Areatzan.
Amaitzeko, Valentziako Focs d'artifi Europla S.L. pirotekniako su artifizialen erakusketa eskainiko dute.
'Bilboko Suak 2013' larunbat honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.