Itxi

telebista

22:15ean

Donostia Hiria pilota torneoaren finala, zuzenean

A.H.

EITB

Olazabal II- Albisu eta Bengoetxea VI- Zubieta bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia, ETB1en eta eitb.com-en.

Donostia Hiria pilota torneoaren finala jokatuko da Antano III pilotalekuan eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du jardunaldia, gaur gaueko 22:15etik aurrera. Hasteko, Tainta- Mendizabal II eta Mendizabal III- Merino bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da, eta ondoren, Olaizola II- Albisu eta Bengoetxea VI- Zubieta bikoteek jokatuko dute torneoaren finala. Amaitzeko. Saralegi- Ibai Zabala eta Gonzalez- Pascual bikoteen arteko partida eskainiko da.

Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak emango dute emanaldiaren berri zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en.