telebista
22:30ean
Munilla gotzainari elkarrizketa, 'El Dilema' saioan
A.H.
EITB
Gainera, urte politiko berrian giltzarri izango diren gaiak jorratuko dituzte saioan, eta festen eta politikaren arteko harremanaz ere arituko dira.
-
Juan carlos Etxeberria y Saioa Martija. Foto: EITB
Juan Carlos Etxeberriak Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina elkarrizketatuko du gaur gauean ETB2ko 'El Dilema' saioan. Telebista platoetan ez da ohikoa Munilla elkarrizketatzeko aukera izatea, baina ostiralean, 22:30ean, ETBn hitz egingo du gotzainak. Elizbarrutian egiten duen lanari buruz arituko da, eta, gainera, egungo hainbat gai garrantzitsu ere jorratuko ditu harekin Juan Carlos Etxeberria aurkezleak.
Gainera, Iñaki Anasagasti EAJko senataria ere gonbidatu dute 'El Dilema' saiora, hemen eta hemendik kanpo gertatzen ari den guztiari buruz daukan ikuspegia eman dezan.
Eztabaida-mahaiari dagokionez, urte politiko berrian giltzarri izango diren hainbat gai jorratuko dute, krisi ekonomikoa, ETAren desarmea eta estatus politiko berria, besteak beste. Gai horiei buruz hitz egiteko, Karmelo Landa, Edurne Uriarte, Carlos Garcia, Victor Goñi eta Ainhoa Larrañaga izango dira mahaiaren bueltan, baita Iñaki Anasagasti ere.
Festen eta politikaren inguruan ere arituko dira. Ongi pasatzeko baino ez dute izan behar, edo zilegi da aldarrikapenerako gune gisa ere erabiltzea?
'El dilema' 22:30ean izango dugu ikusgai ETB2n.