Itxi

telebista

Gaur, ETB2n

'Ases calientes 2' filmaren estreinaldia, 'La Noche de...' saioan

A.H.

EITB

Gainera, Bradley Cooper aktorearen zazpi hutsune edo gabeziak erakutsiko ditugu, eta duela mende bat jaio zen Alan Ladd aktorearen heriotza oroituko dugu, benetan arraroa izan baitzen gertatutako oro.

Gaur, gauean, Ases Calientes 2 filma estreinatuko dugu 'La Noche de…' saioan. Filmaren lehen zatiaren estetikari eta ildoari eusten dio bigarrenak, eta Vinnie Jones, Tommy Flanagan eta Tom Berenger aktore zailduak, eta Autumn Reeser eta Carrie Keagan gazteak ikusiko ditugu bertan. Felix Linaresek pelikularen eta bertan agertzen diren aktoreen xehetasun batzuk argituko ditu 22:30etik aurrera, ETB2n.

Bestalde, Bradley Cooper aktorea ere izango du ardatz saioak. Aste honetan film berria estreinatuko du estatubatuarrak, eta haren zaleen iritziz, akatsik gabea da: ederra da, atsegina dirudi, eta aktore on ospea du. Baina, gaur gauean, haren zazpi hutsune edo gabezia erakutsiko ditugu.

Línea caliente atalean, bestalde, zinemako ezkutuko publizitate dibertigarriena ere ikusiko dugu, gero eta modu lotsagabeagoan sartzen baitute publizitatea filmetan.

Gainera, 100 urte dira Alan Ladd aktorea jaio zela, eta Felix Linaresek Hollywoodeko aktore arrakastatsuenetakoa izandakoaren bizitza errepasatuko du, baita haren heriotza arraroa ere, La muerte os sienta tan mal atalean.

'La Noche de... Ases Calientes 2', 22:30ean, ETB2n.