Itxi

telebista

Zinema

'Vuelo 93', filma, gaur gauean, ETB2n

2001eko irailaren 11ko atentatuetarako bahitu zuten hegazkinari buruzko filma gaur gauean, 22:30ean, izango dugu ikusgai. El regreso de la momia filma ostegunean, ordu berean emango dugu.

Gaur eta bihar, zinema izango da nagusi ETB2n. Gaur gauean, 22:30ean, Vuelo 93 filma izango dugu ikusgai; ostegunean, ordu berean, El regreso de la momia.

Vuelo 93 filmak United Airlines konpainiako 93. hegaldiko bidaiarien, tripulazioaren senideen eta aire-kontrolatzaileen bizipenak kontatzen ditu, 2011ko irailaren 11n New Yorkeko World Trade Center-en aurkako antentatuetako laugarren hegazkina bahitu aurretik eta ondoren. hegazkina Shanksvillen, Pennsylvania estatuan erori zen. Filmak bi izendapen lortu zituen Oscar Sarietarako: Zuzendari Onena eta Edizio Onena. 22:30ean, emango dugu.

Film hori amaitzean, 00:30ean, Stealth: la amenaza invisible izango dugu ikusgai, Joe Morton, Jamie Foxx, Sam Shepad eta Jessica Biel aktoreak protagonista dituen lana..

Ostegunean, 22:30ean, El regreso de la momia helduko da ETB2ra. 2001ean estreinatu zuten filma, Stephen Sommersen zuzendaritzapean. Brendan Fraser eta Rachel Weisz aktoreak ikusiko ditugu bertan. La momia pelikula bezala, bigarren zatia iraganeko oriotzapen batekin hasiko da. Eskorpio erregeak arima salduko dio Anubis jainkoari, guda batean garaipena lortzearen truke. Anubisek haren armadaren agintaritza Eskorpio erregearen eskuetan utziko du, eta, horren ondorioz, guda irabaziko du, eta, era berean, arima galduko du. Gertakari horretatik abiatuko da filma. Hortik aurrera, protagonisten antzinako bizitzak garatuko ditu istorioa ulertzeko.