Itxi

telebista

Gaur gauean

'60 minutos' eraberritua bere hirugarren denboraldian

Jose Antonio Perez izango da ETB2ko erreportaje saioaren aurkezle berria.

'60 minutos' saioaren hirugarren denboraldia nobedade askorekin estreinatuko da gaur gauean. Aurkezle berria izango du programak, Jose Antonio Perez, eragin handiko blogaria.

Denboraldiko lehenengo atala 22:30etatik aurrera emitituko da, eta Euskaltel-Euskadi taldearekin gertatu dena aztertuko dute. Fernando Alonso Bat Formulako gidariak Euskaltel Euskadiren Pro Tour lizentzia erosi du. Hala ere, argi dago, Espainiako Itzulia Euskaltel-Euskadi taldearentzat azkeneko lasterketa handia dela. Taldearen desagerpena, abenduaren 31tik aurrera, euskal txirrindularitzarentzat galera izugarria izango da.

Krisi ekonomikoa, filosofia aldaketa, babesle gabezia edo erakundeen laguntza eza amaiera honen zergaiti nagusiak dira, baina, horiek dira arrazoi bakarrak? Jose Antonio Perezen gidaritzapean, '60 minutos’ saioak 19 denboralditan zehar Euskadiren izena mundura zabaldu duen taldearen desagerpenaren zergartiak aztertuko ditu.

Igor Anton eta Samuel Sanchez, gaur egun Euskaltel-Euskadi taldean dauden txirrindulariak, Igor Gonzalez de Galdeano, taldeko managerra, Xabier Usabiaga eta Carlos de Andres, kirol kazetariak, Perico Delgado txirrindulari ohia eta Julian Gorospe, izango dira protagonista nagusiak eta Euskaltel-Euskadirekin gertatu denaz arituko dira.

 

Jose Antonio Perez

Blogari ezaguna, www.mimesacojea.com webgune polemikoaren sortzailea, 'El Hormiguero' eta 'El Club de la Comedia' saioen gidoilaria eta 'Ciudad K' telesailaren sortzailea eta zuzendaria da Jose Antonio Perez. Euskal Telebistan ETB2ko 'Escépticos' saioaren zuzendari bezala hasi zen eta 'Perdiendo el Norte' erreportaje saioak aurkezten ikusi berri dugu ETB2n.