telebista
Zinema
'Eliren liburua' filmaren estreinaldia, larunbatean, ETB1en
Denzel Washington, Gary Oldman eta Mila Kunis aktoreak, besteak beste, ikusiko ditugu film apokaliptiko honetan. 21:45ean, ETB1en.
Eliren liburua filma estreinatuko dugu ETB1en larunbat gauean, 21:45ean. Denzel Washington da pelikula apokaliptiko honetako protagonista, eta Gary Oldman eta Mila Kunis aktoreak ere ikusiko ditugu bertan.
Etorkizun ez oso urrun batean kokatutako istorioa da, azken gerra handitik 30 urtera, gutxi gorabehera. Gizon bakarti bat AEBak izandako lurretan dabil. Hiriak hutsik daude; autobideak, birrinduta. Erabateko suntsiketa izan da. Ez dago ez zibilizaziorik, ezta legerik ere. Zapata pare baten edo ur apur baten truke norbait hiltzeko prest dauden taldeen eskuetan daude errepideak... Baina inor ez da bidaiariaren mailara heltzen. Beharrak gerlari bihurtu du Eli, baina bakea baino ez du helburu. Dena den, hari desafiorik eginez gero, ez da kikilduko, eta beharrezkoa bada, edonor akabatuko du. Etorkizuna izateko itxaropena defendatzen ari da azken 30 urteetan.
ETB2n ere zinema izango da larunbat gauean. Las alas de la vida 2 film italiarra izango da ikusgai 22:30ean.