Itxi

telebista

Elkarrizketa

Juan Karlos Izagirre, gaurko 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Vanessa Sanchezek Alberto Frias, Alava Sin Garoña plataformako bozeramailea, elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan.

  • Juan Carlos Izagirre, Donostiako alkatea

    Juan Carlos Izagirre, Donostiako alkatea

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea izango da gaurko ETBko goizeko albistegietan gonbidatua. Estepan Aldamiz-Etxebarriak gidatutako 'Egun On Euskadi' saioan, goizeko 08:00etatik aurrera elkarrizketatuko dute, eta ondoren Felix Iriarte, Esteban Antxustegi eta Roberto Uriarte solaskideak egun eguneko gaien inguruan arituko dira.

ETB2ko 'ETB Hoy' saioan Olaia Urtiaga arituko da Donostiako alkatearekin solasean, eta ondoren, Adela Gonzalezek gidatutako magazina 'Teleberri'a hasi arte luzatuko da.

Energiaz , 'Entrada Libre' saioan

Vanessa Sanchez, bere aldetik, Alberto Frias Alava Sin Garoña plataformako bozeramailearekin izango da 'Entrada Libre' elkarrizketa saioan. Energiaz, Garoñaren itxieraz, francking-aren inguruan sortu den polemikaz edota autopista elektrikoaz arituko dira, besteak beste.