Itxi

telebista

Audientzia

'La Noche de...' bere ordu tartean nagusi izan zen asteartean

A.H.

EITB

Felix Linaresek aurkeztutako saioak 252.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

  • Felix Linares

    Felix Linares

'La Noche de...' bere ordu tartean nagusi izan zen asteartean, %14ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresen saioak Leningrado filmaren estreinaldia aurkeztu zuen, Bigarren Mundu Gerratean naziek San Petersburgo hirian egindako setioaren inguruko pelikula. Programak, gainera, Eva Mendes aktorearen ibilbidea errepasatu zuen, eta historiako diktadore zorrotzenek zinearekin izan duten harremana azaldu zuen.

'La Noche de..'k 128.000 ikus-entzule izan zituen bataz beste, Euskadin eta eragin eremuan, eta 252.000 lagunek egin zuten bat saioarekin emanaldian zehar.

Saioa galdu bazenuen, EITB Nahieranen daukazu berriz ikusteko aukera.