Itxi

telebista

Bigarren B maila

Real Sociedad B- Athletic B, zuzenean ETB1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Arratsaldeko 18:00etan, Zubietan izango da norgehiagoka.

Larunbat honetan, Real Sociedad B eta Atheltic B taldeen arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek  eta eitb.com-ek zuzenean. Arratsaldeko 17:45ean, Jon Elortzak aurkeztutako 'Zilarrezko Futbola' saioa hasiko da eta  derbyaren aurreko informazio guztia eskainiko du.  18:00etan hasiko partida Zubietan,  eta Xabier Andueza eta  Juanan Larrañaga izango dira emanaldiaren arduradunak.  Joseba Urkiola bera aldetik, zelaiean izango da eta partidako protagonistak elkarrizketatuko ditu.