telebista
22:15ean
Sukalde-gudu berria: Euskadi eta Italia, aurrez aurre
A.H.
EITB
Asteazken gauean, 22:30ean, euskal produktuak italiarren kontra ikusiko ditugu 'Duelo en la cocina' saioan.
Frantzia garaitu ondoren, Euskadik Italia izango du aurrean 'Duelo en la Cocina' saioko erronka berrian. Gaur, asteazkena, 22:15ean, hiru produktu italiar dastatuko ditugu: pasta, izozkia eta capuccinoa.
Italiako ordezkariak Sergio Scariolo, Laboral Kutxa Baskonia saskibaloi-taldearen entrenatzailea, eta Remigio Piloni Bilboko Hostaria Marchese del Porto jatetxeko sukaldaria izango dira. Senén González sukalde-ikerlaria eta Ana Vega blogari gastronomikoa arituko dira Italiako produktuak gaindituko dituzten hiru euskal elikagai topatzen. Hori bai, euren bidaian ohartuko dira espageti italiarrak gaindituko dituzten espageti euskaldunik ez dagoela.
Aste honetan, Darren Williamson, Aitor Elizegi, Valerio Paci eta Michelin izar bat duen Hondarribiko Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldariak izango dira epaimahaikideak.
Sara Gandarak gidatutako saioak, lehen atalean, 281.000 ikus-entzule izan zituen.
Asteazkenean, 22:15ean, ikusiko dugu 'Duelo en la cocina' saioa.