Itxi

telebista

Elkarrizketa

Javier de Andresekin elkarrizketa, 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Interneten nabigatzean gure segurtasunak izan ditzakeen arriskuez arituko dira 'Entrada Libre'n.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia elkarrizketatuko du Olaia Urtiagak ETB2ko 'ETB Hoy' albistegian, goizeko 12:00etatik aurrera. Adela Gozalezek aurkeztutako magazina goizeko 12:30ean hasiko da.

ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, bestalde, eguneko albisteen berri emango dute goizeko lehenengo ordutik aurrera. Horrez gain, Estepan Aldamiz-Etxebarriak eguneko gai nabarmenen inguruko solasaldia gidatuko du Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa, Josu Alvarez eta Antton Karrerarekin.

Interneteko segurtasunaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Mikel Garcia Larragan elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Pribatua elkarteko presidentea da Mikel, informazioaren pribatutasun eta segurtasunetarako elkartea. Hitzorduan, Interneten zehar nabigatzearen arriskuez arituko da eta hainbat aholku eta ohar emango ditu gure datuen segurtasunerako.'Entrada Libre' goizeko 11:30ean emitituko da astelehen honetatik aurrera.