telebista
Zinema
'Una historia de violencia' filma, gaur, ETB2n
Una historia de violencia filma eskainiko ditu ETB2k gaur gauean. Viggo Mortensen da David Cronenbergek zuzendutako filmaren protagonista.
Zinemarik onena izango da ikusgai ETB2n, asteburu honetan. Euskal Telebistaren bigarren kateak Una historia de violencia filma eskainiko du gaur, 22:15ean.
David Cronenberg da Una historia de violencia filmeko zuzendaria, eta Viggo Mortensen, protagonista (Tom Stall). Indianako herri lasai batean bizi da Tom bere emaztearekin eta semearekin. Egun batean, jatetxe batean izandako lapurreta saiakera saihestu, eta herrian denek heroitzat hartuko dute. Baina, bat-batean, lasaitasun hori urratuko duen bisita jasoko du. Bere iragana ezagutzen omen du bisita horrek....