telebista
Audientzia
146.000 ikus-entzulek egin zuten bat '101 Gaztelu' saioarekin
A.H.
EITB
Abentura realitya nagusi izan zen igandeko ordutegi nagusian, ETB2rekin batera.
'101 Gaztelu' saioak ikus-entzuleen babesa lortu du. Igande honetako emanaldia audientzia buru izan zen ordutegi nagusian, euskaldunen artean, ETB2rekin batera. %9,5eko audientzia zatia eta 3,7 puntuko ratinga eskuratu zituen, hain zuzen ere.
Abentura realityak euskaldunak erakartzea lortu du eta, astero, jarraitzaile gehiago ditu. 146.000 ikus-entzulek jarraitu zuten igandean, uneren batean, Arabako Mendoza Dorrean burutu zuten kanibalen proba gogorra.
Proben zailtasuna, lehiakideen gaineko presioa, kapitainen izaera eta Julian Iantzi aurkezlea dira, besteak beste, saioaren arrakastaren giltza.