Itxi

telebista

Audientzia

'Teleberri', albistegietan nagusi, azken hamaika hilabeteetan

A.H.

EITB

Irailean gehien ikusi den albistegia izan da. Gainera, ETBko beste bi saiok ere, 'La Noche de...'k eta '101 Gaztelu'k, harrera ona izan dute.

  • Teleberriko aurkezleak

    Teleberriko aurkezleak

'Teleberri' albistegiak lidergoa sendotu du irailean, %16,5eko audientzia zatiarekin eta 209.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

Datu horiei esker, ETB2ko saioa Euskadiko albistegirik ikusiena izan da azken hamaika hilabeteetan. 2013an nagusi izan da %17,3ko audientzia zatiarekin, eta  urtean zehar 217.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du bataz beste. Bestalde, aipagarria da 'Teleberri'ren lehenengo edizioak 2013an izan duen audientzia: %18,4.

'La Noche de...'k audientziaren fideltasuna lortu du

Felix Linaresek aurkeztutako saioak 18 urte bete ditu irailean, audientziaren babesari eutsiz. %13,7ko audientzia zatia eta bataz besteko 231.000 ikus-entzule izan ditu azken hilabetean. 'LND'k irailean eskaini dituen filmek ere harrera ona izan dute, %10,6ko kuota bataz beste. El libro de Eli-ren estreinaldia izan da ikusiena, hain justu: %14,4ko audientzia zatia eta 187.000 ikus-entzule.

'101 Gaztelu', saiorik ikusiena euskaldunen artean

Iraileko estreinaldien artean, '101 Gaztelu' abentura realityak izandako arrakasta aipagarria da. Pasa den igandean eguneko saiorik ikusiena izan zen euskaldunen artean, %10,4ko audientzia zatia lortuz. Irailean, bataz beste, 153.000 lagunek jarraitu zuten uneren batean Julian Iantzik aurkeztutako saioa.