Itxi

telebista

Zinema

'Caprichos del destino' eta 'Sin reservas' filmak, asteburuan, ETB2n

Erredakzioa

Bilbo

Ostiralean, 22:15ean, Harrison Forden Caprichos del destino izango dugu ikusgai; larunbatean, ordu berean, Catherine Zeta-Jonesen Sin Reservas.

Zinema izango da nagusi asteburu honetako gauetan ETB2n. Ostiralean, 22:15ean, Caprichos del Destino izango dugu ikusgai; larunbatean, ordu berean, Sin reservas.

Caprichos del destino Sydney Pollackek zuzendutako filma da, eta Harrison Ford, Kristin Scott Thomas eta Charles S. Dutton, eta Sydney Pollack bera, dira aktore nagusiak.

Maitasuna eta drama dira filmaren ardatzak. Dutch Van Den Broek (Harrison Ford) polizia ezkondua da, eta Kay Chandler (Kristin Scott Thomas) AEBetako Kongresuko kide ezaguna; ezkonduta dago, eta alaba bat dauka. Kayk eta Dutchek ez dakite euren bikotekideek maitasun-harremana dutela elkarrekin, baina sekretua agerian geldituko da hegazkin-istripu batean biak hiltzen direnean.

Gainera, larunbat arratsaldean, 16:00etan, El coleccionista de mariposas filma izango dugu ikusgai. Gauean, berriz, Sin reservas pelikularen txanda izango da. Kate Armstrong (Catherine Zeta-Jones) Manhattango jatetxe ezagun bateko chef arrakastatsua da. Baina bizitza erabat aldatuko zaio bederatzi urteko ilobaren kargu egitea egokituko baitzaio.