telebista
Luxuzko gonbidatua
Aran Goyoaga, David de Jorgeren gonbidatua, 'Robin Food' saioan
Estatu Batuetan bizi den sukaldari eta blogari bizkaitarrak Small plates. Sweet treats izeneko liburuko bi errezeta prestatzen irakatsiko digu.
-
David de Jorge eta Aran Goyoaga
Aran Goyoaga izango da gaur 'Robin Food' saioko luxuzko gonbidatua. 14:30etik aurrera, Zornotzako sukaldari eta blogariak Small plates. Sweet treats izeneko bere liburuko bi errezeta prestatuko ditu David de Jorgerekin batera.
Aran Goyoagak 15 urte daramatza Ameriketako Estatu Batuetan. Lehenik eta behin, Floridan izan zen, eta, gaur egun, Seattle hirian bizi da. Baina, bizkaitarra izanik, ez ditu ahazten bere sukaldaritza-erroak. Are gehiago, joera berriak sortu ditu Ameriketan euskal sukaldaritzan oinarritutako errezetak eginez, eta argitaratu zuen liburuak harrera ezin hobea izan du. Martha Stewart idazle eta aurkezleak, The New York Times egunkariak eta Gwyneth Paltrow aktoreak asko famatu dituzte liburua eta idazlea.
Sukaldari ezaguna 'Robin Food' saioko platoan izango da eta bi errezeta prestatuko ditu. Glutenik gabeko bi plater izango dira, eta sentitzeko, bizitzeko eta janaria prestatzeko dauzkan ikuspegiak erakutsiko dizkigu horiekin.
Ez ezazu gaurko saioa galdu!