Itxi

telebista

Audientzia

'Teleberri' eta 'La Noche de...', astearteko saiorik ikusienak

A.H.

EITB

'Teleberri'ren bigarren edizioak %19,3ko audientzia kuota lortu zuen, eta 'La Noche de...' ordutegi nagusian lider izan zen %16ko kuotarekin.

Euskal ikus-entzuleek ETB2 aukeratu zuten astearte gauean; 'Teleberri' eta 'La Noche de...' saioak, hain zuzen ere, eguneko tarterik ikusienak izan ziren Euskadin.

Asier Odriozolak eta Andrea Arrizabalagak aurkeztutako albistegiak %19,3ko audientzia zatia lortu zuen. Denboraldiko 'Teleberri'rik ikusiena izan zen, eta 283.000 ikus-entzulek egin zuten bat uneren batean albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

ETB2k ordutegi nagusian lidergo horri eutsi zion eta  'La Noche de...' saioak %16ko audientzia kuota lortu zuen. Felix Linaresek ondoren eman zuten London Boulevard filmaren gaineko bitxikeriak aurreratu zituen, eta gainera, pantaila handiko izarren inguruko erreportajeak eskaini zituen. Denboraldiko 'LND' ikusiena izan zen eta 358.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean.

London Boulevard filmak ere oso harrera ona izan zuen: %12ko audientzia kuota eta 372.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen, eta denboraldiko pelikularik ikusiena izan zen.