Itxi

telebista

22:20ean

'Badira, Bagara' dokumentala ikusgai, gaur gauean, ETB1en

A.H.

EITB

Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoera latza aztertuko du, eta bertako euskaldunek eta Argia ikastolak euskal komunitate bat sortzeko egin dituzten ahaleginak plazaratuko ditu.

0:34

ETB1ek Badira, Bagara dokumentala eskainiko du gaur guean, 22:20etik aurrera. Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek, Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol, egindako lan honek Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoera eta errealitatea plazaratu nahi du.

Badira, Bagara dokumentalak euskararen foru legea aztertzen du; alegia, 1986an Nafarroako udalerrien arteko mugak zehaztu zituen legea. Hiru gune ezberdintzen ditu: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez euskalduna. Ebro ibaiaren inguruan kokatu dago eremu ez euskaldun hori, Erribera eta Tuterako merindadeak osorik hartzen ditu, eta 14 herriz osatzen da eskualdea. Sustapen neurririk gabe, hezkuntza nahiz administrazioan euskararen falta nabarmena da.

Euskaraz bizi ahal izateko, euskaldunen esku-hartzea derrigorrezkoa da eremu honetan eta Argia Ikastola euskara bizirik jarraitzeko borrokan erreferentzia garrantzitsua da. Oztopo instituzionalak gainditzeko determinazioa du ikastolak, eta eremu geografikoak dakartzan zailtasunak hautsi nahi ditu. Euskal komunitate bat eratzeko ametsak jarraitzen du, eta bertakoen ahaleginak eta lana nabarmenduko ditu dokumentalak.