Itxi

telebista

22:15ean

Historia duten etxeak, gaur gauean, 'Ongi Etorri' saioan

Erredakzioa

Bilbo

Patricia Gaztañagak etxe berezi horien atzean zein istorio dauden azalduko digu. 22.15ean, ETB2n.

  • Patricia Gaztañaga

    Patricia Gaztañaga

Gaur gauean, 'Ongi Etorri' saioan istorio bitxiak dituzten lau etxe erakutsiko dituzte. Patricia Gaztañagak, jabeen eskutik, etxe horiek gordetzen dituzten historia eta istorioak ezagutaraziko ditu, 22:15ean, ETB2n.

Urko mendiaren magalean, Eibarren, Sosola izena duen baserria bisitatuko du programak. Baserri hori XVI.mendean eraikitako baserri familiarra da eta duela urte askotako ezaugarri berberak mantentzen ditu. Gainera, Monumentu Historiko bezala katalogatuta dago. Beste aldetik, Ollo herri nafar txikian sekretu bat aurkituko dute; XVIII. mendeko oinetxe bat, era ikusgarri batean berriztatuta. Hirugarrenez, armarria duen jauregi bat bisitatuko dute Gipuzkoako Alkiza herrian. Eta azkenik, Guardiako ostatu batean egongo da programa. Arabar Errioxako herri horretan, 500 urte baino gehiago dituen upalategi bat dago.

Sosola Baserria

Urko mendiaren magalean, Eibarren, 'Ongi Etorri' saioak baserri eder bat bisitatuko du Esther jabearen eskutik. Baserri familiarra da XVI mendean eraikitako eta Monumentu Historiko izendatutako eraikina da, baina oraindik ere, antzina zituen ezaugarri berberak izaten jarraitzen du. Esther eta bere familiarentzat bizitza proiektu ekologikoa da.

Olloko sekretua

Iruñatik hurbil, Ollo herri txikian, programak sekretu bitxi bat ezagutuko du. XVIII.mendean eraikitako ostatu eder bat da eta Arantza eta bere senarrarentzat abentura bat pasatzea ekarri die proiektu horrek. Duela sei urte beraien bizitza erabat eraldatzea erabaki zuten eta etxe hau erosi zuten. Ondorioz, Olloko sekretua deitzen dioten lekua sortu dute, non lasaitasunak eta ingurumenarekin konekxioak garrantzi handia du.

Lete Jauregia

Gipuzkoako Alkiza herrian, Patricia Gaztañagak Lete izeneko jauregia bisitatuko du. Armarria duen oinetxe bat da eta patrimonio historikoa kontsideratzen da. 1.600ean baino lehenago eraiki zen jauregia eta jabeek berriztatu egin zuten. Jabeak Axun eta Jose Ignacio dira eta etxe erraldoi hau landa-etxe bilakatu dute antzinako altzariekin dekoratuta.

Guardiako ostatua

Azkenik, Guardira  mugituko da Patricia, ardoaren produkzioarengatik ezaguna den herrira eta bertan, Chari jabearen ametsa zein den ezagutuko dugu, Los Parajes ostatua hain zuzen. XV.mendean eraikitako eta suntsituta zegoen etxe bat berriztatu zuen. Leku eder bat non ardoa da produktu nagusia. Ostatu honen bitxikeria bere upalategiak du, izan ere, bostehun urte baino gehiago ditu.

'Ongi Etorri' ostegunean 22:15etatik aurrera ETB2n.