Itxi

telebista

Asteazkenean

Estefania Beltran Heredia, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Vanessa Sanchezek, bere aldetik, meditazioa hartuko du hizpide Ivan Oliveros (Sesha) adituarekin.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari elkarrizketa egingo diote gaur 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak egingo dio elkarrizketa, eta ondoren, egun eguneko gaien inguruko solasaldia gidatuko du Maribi Ugarteburu, Itxaso Atutxa eta Laura Garrido kolaboratzaileekin.

ETB2n, Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eta ondoren, Adela Gonzalezek eguneko albisteak aztertuko dituen magazine gidatuko du.

Meditazioaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek, bere aldetik, Ivan Oliveros (Sesha) idazle eta ekialdeko filosofian aditua elkarrizketatuko du ETB2ko 'Entrada Libre' saioan. Meditazioaren garrantziaz eta bakean oinarritutako bizimoduaz mintzatuko dira.