Itxi

telebista

Gaur

Saralegi eta Bengoetxea VI.aren arteko norgehiagoka, Donostiatik

A.E.

EiTB

Aurretik, Titin-Zabaleta eta Aritz Lasa-Merino II.aren arteko partida eskainiko da.

Gaur arratsaldean, Lau t'erdiko txapelketari egingo dio tartea 'ETB Kantxa' saioak, ETB1en eta eitb.com-en. Ekaitz Saralegi eta Oinatz Begoentxea arituko dira nor baino nor gehiago lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan. Horrez gain, aurretik, eskuz binakako partida interesgarria eskainiko da, Titin III-Zalaleta / Aritz Lasa-Merino II. Jaialdia osatzeko, berriz, Lau t'erdian baita ere, baina bigarren mailan, Apezetxea eta Olazabal arituko dira aurrez aurre.

'ETB Kantxa' 17:00etan hasiko da ETB1en, eta Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute partidaren kontakizuna.