Itxi

telebista

Finala

Arantzazu santutegia, 'Tu Edificio Favorito' saioko irabazlea

Juan Carlos Etxeberria kazetariak aurkeztu eta defendatutako eraikin ederra izan da ikus-entzuleei gehien gustatu zaiena.

Arantzazu santutegia izan da 'Tu Edificio Favorito' saioko garailea. Astez aste ezagutzen joan garen 24 eraikinen artean, gustukuena izan da Arantzazu.

Juan Carlos Etxeberriak aurkeztutako bideoan, inguru paregabean kokatuta dagoen eta ordura arteko eredu guztiak apurtu zituen santutegia ikusi genuen, hainbat artista garrantzitsuren bilgune dena.

'Tu Edificio Favorito' saioaren finala zuzenean izan da, eta 24 eraikin eder horietatik 8 finalista hautatu zituzten: Guggenheim Bilbao museoa, Iberdrola dorrea, Hondarribiko paradorea, Gasteizko Katedrala, Bizkaia zubia, Miramar jauregia, Arantzazu santutegia eta Butroi jauregia.

Ondoren, beste aukeraketa bat egin dute, eta lau eraikin igaro dira hurrengo fasera: Bizkaia zubia, Guggenheim Bilbao museoa,  Gasteizko Katedrala eta Arantzazu santutegia. Eta, azkenik, bi utzi dituzte lehian: Arantzatzu eta Gasteizko Katedrala. Lehia bizia izan da, baina azkenean, aranztazu nagusitu da.

Finalean, orain arte ikus gabe genituen irudiak eman zituzten, eta, gainera, kalera atera gara, jendeak gehien gustatu zaizkion eraikinei buruz duen iritzia biltzera.

Astero, hiru eraikin

Astero, 'Tu Edificio Favorito' saioak Euskal Herriko eraikin esanguratsuenen sekretuak erakutsi dizkigu, hainbat pertsona ezagunek gidatuta. Zortzi astez, ikus-entzuleek gehien gustatu zaizkienei eman diete botoa, eta boto horietan oinarrituta hautatu dira finalera igaro diren zortzi eraikinak.

Gromaz ekoiztetxeak ETBrentzat egindako saio honetan gure lurraldeetako arkitektura ezagutu dugu hainbat adituren laguntzaz.

Ondorengoak dira zortzi asteotan ezgautu ditugun eraikinak:

-Lizarrako errege jauregia.

-Loiolako santutegia.

-Guggenheim Bilbao museoa.

-Arantzazuko santutegia.

-Gernikako juntetxea.

-Donibane Garaziko gotorlekua.

-Gasteizko Santa Maria katedrala.

-Bilboko Arriaga antzokia.

-Biarritzeko Hotel Du Palais.

-Tuterako katedrala.

-Bilboko Erriberako merkatua.

-Hondarribiko Karlos V.aren gaztelua.

-Villañaneko Varonatarren dorrea.

-Portugaleteko Bizkaia zubia.

-Donostiako Kursaal kongresu jauregia.

-Gatikako Butroeko gaztelua.

-Donostiako Victoria Eugenia antzokia.

-Iruñeko Erroz dorrea.

-San Mames estadioa.

-Donostiako Miramar jauregia.

-Eltziegoko Marqués de Riscal hotela.

-Orreagako kolegiata.