telebista
23:30ean
'Akelarre' filma, gaur, ETB1n
EITB
Bilbo
Zugarramurdin gertatu zen sorgin ehizaren ingurukoa da Pedro Olea bilbotarrak zuzendutako lana. 23:30etik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en.
Gaur, Zugarramurdin gertatu zen sorgin ehizaren inguruko film bat emitituko dute ETB1n: Akelarre. Pedro Olea bilbotarrak zuzendu zuen 1984an, eta Silvia Munt, José Luis López Vázquez, Mari Carrillo, Walter Vidarte, Patxi Bisquert, Iñaki Miramon, Javier Loyola y Félix Rotaetat.
Nafarroan oso ezaguna den sorgin ehizaren inguruko pelikula da. XVII. mende hasieran (1610) gertatu ziren ustezko sorginen hilketak kontatzen ditu. Garai hartan, Felipe III.a agintean zegoen garai hartan, Elizak Zugarramurdiko leize-zuloetan barreka, dantzan eta kantuan aritzen ziren herritarren aurkako ehiza bultzatu zuen.
Bekaizkeria dela medio, bertako nobleek, Eliza eta Inkisizioa lagun, herritar ugari torturatu eta hainbat emakume hil zituzten, sorginak izatea egotzita, eta dena, Jainkoaren izenean. Nobleen eta Elizaren alde haiek nahi bezala ez egitea edota mugako soldaduei ez laguntzea izan ziren jazarpen hori eragin zuten arrazoietako batzuk.
Ez galdu gure historiaren parte izan den film hau!