Itxi

telebista

23:15ean

Energiaren erreformaren ondorioak, gaur, 'El Dilema' saioan

Erredakzioa

EITB

Erreforma honek euskal enpresei, kontsumitzaileei eta energia berriztagarrien aldeko apustuari nola eragin dien aztertuko dute Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen saioan.

Espainiako Gobernuak egindako energiaren erreformak eragin dituen ondorioak aztertuko ditu, gaur gauean, 'El Dilema' saioak. Erreforma elektrikoak euskal enpresetan eta kontsumitzaileen etxeetan izan dituen eta izango dituen ondorioak aztertuko dituzte Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen saioan.

Gainera, energia berriztagarrien sektoreak jasan dituen ondorio larriak ere aztertuko dituzte. Horretarako, Juan Carlos Etxeberria Nafarroan eguzki-plakak dituzten jabeen elkartearekin izango da, eguzki-energia baliatzeko inbertsioa egin zuten milaka kaltedun baitaude lurralde horretan.

Bestalde, 'El Dilema' saioak Goiener kooperatiba ezagutuko du, energia berdea zuzenean erosteko ahaleginetan sortu den kooperatiba, alegia.

Egungo egoera aztertuko dute 'El Dilema' saioan, baina energiaren sektorean etorkizunari ere begirada emango diote. Horretarako, gai horretan aditu handiak diren gonbidatuak izango dira saioan: Fernando Garramiola, Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza graduko koordinatzailea; Juan Lopez Uralde, Greenpeaceko zuzendari ohia eta Equoko kidea; Javier Barcala, Olarra enpresako zuzendaritzako kide eta Siderurgiako Klusterreko eta SIDEREX elkarteko kidea; Javier Olaverri, ingeniaria; eta Jose Ignacio Hormaeche, Energiaren Klusterreko zuzendaria.

'El Dilema' gaur gauean, 23:15ean, izango da ikusgai ETB2n.