Itxi

telebista

Asteazken honetan

Erromatarren ondorengo aniztasunaren bidean, 'Euskara Jendea' saioa

A.H.

EITB

Erromatarren inperioaren desagerpenaren ondorengo garaira eramango ditu ikus-entzuleak, eta erdi aroko aniztasunean barrena murgilduko dira.

Asteazken honetan, 23:00etan, 'Euskara Jendea' dokumental sailaren hirugarren atala eskainiko du ETB1ek. Erromatarren inperioaren desagerpenaren ondorengo garaira eramango ditu ikus-entzuleak, eta Erdi Aroko aniztasunean barrena murgilduko dira.

Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren Europa ekialdetik, arabiarrak gero, eta azkenik, kristautasuna hedatu eta finkatu zen Euskal Herrian, hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean.

Hizkuntza eta kultura aniztasuna dira Erdi Aroaren ezaugarri nagusia. Euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden.

Erdi Aroan, baina, begi bistakoak dira barne-desorekaren hastapenak. Latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen. Era berean, euskarak aldaketa geografikoak ezagutu zituen garai honetan.

Asteazkeneko atalean parte hartuko duten adituen artean, Joseba Lakarra (Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen Historia eta Gramatika Historikoko katedraduna), Juan Jose Larrea  (Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako irakaslea), Belen Bengoetxea (Erdi Aroko arkeologian berezitutako Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea), eta Antonio Breschi ( konpositorea eta piano-jotzailea) daude

'Euskara Jendea' asteazken honetan emitituko da 23:00etatik aurrera ETB1en.