telebista
22:00etan
Julia Robertsen 'La sonrisa de Mona Lisa' filma, gaur, ETB2n
EITB
Bilbo
Pelikula hau Critics Choice Awards sarietan abesti onenaren atalean izendatu zuten.
-
La sonrisa de Mona Lisa
Drama eta komedia, gaur, ETB2n. Hamarretatik aurrera Julia Roberts protagonista duen La Sonrisa de Mona Lisa filma izango dugu ikusgai.
Katherine Watson (Julia Roberts) erreferentzia ezinhobeak dituen irakasle bat da. 1953an, gerra ostean, Kaliforniatik Ingalaterra Berriko Welleslev unibertsitate ospetsu eta zorrotzera joango da Artearen Historiako eskolak emateko. Watsonen helburua ikasle adimentsu horiei aukera berriak zabaltzea da, ondo bizi daitezen. Baina, bertara heldu eta denbora gutxira, Katherin konturatuko da unibertsitatea tradizioan eta konformismoan finkatuta dagoela, eta bertan ikasten ari diren emakumeen helburu bakarra ezkontzea eta umeak edukitzea dela, ikasketak alde batera utzita.
Zer egin eta zer ez egin esaten dieten mundu batean, Katherinek euren erabakiak hartzen erakutsiko die. Horretarako, unibertsitateko irakasleen alde kontserbadoreenekin borrokatu behar izango du, baita bere ikasle Betty Warrenekin ere (Kirsten Dunst).
La sonrisa de Mona Lisa filmak emakumeek berdintasunaren eta etorkizunaren alde egin behar duten borroka aldarrikatzen du.