Itxi

telebista

Gaur gauean

Euskadi eta Katalunia aurrez aurre, 'Duelo en la Cocina' saioan

A.H.

EITB

Bi nazioek hiru produktu izango dituzte lehian: krema katalana, tupi gazta eta cava.

Gaur, 22:15ean, telebistaz lehen aldiz, bi nazioen arteko norgehiagoka eskainiko du 'Duelo en la Cocina' saioak. Euskadi eta Katalunia jarriko dira aurrez aurre, saioak eskaini duen lehiarik gogorrenean. Izan ere, Kataluniak eskarmentu handia dauka lehian jarriko diren hiru produktuen ekoizpenean: krema katalana, tupi gazta eta cava. Lortuko ote du Euskadik Kataluniari irabaztea?

Aste honetako gonbidatu berezia Josep Lluis Carod-Rovira Esquerra Republicana alderdiko idazkari nagusi ohia izango da. Epaimahaiari dagokionez, izen handiko lau sukaldarik osatuko dute: Darren Williamson ingelesak, Aitor Elizegi bizkaitarrak, Marta Julià kataluniarrak eta Angelita Alfaro nafarrak.

Sara Gandarak gidatuko du saioa, Senen Gonzalez sukaldariaren eta Ana Vega blogariaren laguntzarekin. Bi kolaboratzaileak Euskal Herrian barrena ibiliko dira kalitate oneneko produktuen bila.

'Duelo en la Cocina' gaur gauean emitituko da 22:15etik aurrera ETB2n.