Itxi

telebista

23:30ean

Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

Agerketaren 41. edizioa irailak 21ean grabatu zen Basauriko Bizkotxalde parkean.

Euskal Telebistak gaur gauean eskainiko du Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketaren 41. edizioko emanaldi nagusia, 23:30ean. Euskal dantza taldeek hartuko dute parte erakustaldian, euren herrietako edota eskualdeetako dantzak gorde dituzten taldeak, hain zuzen.

Hauek dira ikusiko ditugun talde eta emanaldiak: Foruako Urdaibai taldeak 'Elizaldeko aurreskua' dantzatuko du; Oiongo Danzantes de los Santos Patronos taldeak 'Danza de los Santos Patronos'; Legazpiko Sustraiak taldeak bertoko 'Ezpata dantza', 'Guda dantza' eta 'Agurra', eta Nafarroa Beherako Arboti herriko Burgaintzi taldeak 'Kabalkada'ren zenbait pieza, hala nola, 'Makil txiki', 'Gabota' eta 'Muxiko'.

Amaitzeko, Nafarroako Zangoza herriko Rocamador taldeak bertako zaindariaren omenez egiten diren zenbait pieza dantzatuko ditu: 'Cantarico', 'Polka' eta 'Jota vieja', guztietan zaharrena.