telebista
14:25ean
Ogia prestatuko dugu Iban Yarzarekin 'Robin Food' saioan
Ogiaren maisua Pan casero liburua besapean hartuta itzuliko da saiora. Ogi pertsiar berezi bat prestatzen irakatsiko digu.
-
Iban Yarza eta David De Jorge
Iban Yarza 'Robin Food' saiora itzuliko da. Ogiaren maisu hau Pan casero liburu berria besapean hartuta itzuliko da David de Jorgeren saiora, ogia prestatzen irakastera. Gaur arratsaldean, 14:25ean, ETB2n izango dugu ikusgai.
Iban Yarzak ogi-errezeta exotikoa dakarkigu oraingoan, ogi irandarra prestatzen irakatsiko baitigu, saltsa pertsiar berezi batean bustitzeko. David de Jorgeren sukaldea ogi usain bereziz hornituko du gonbidatuak.
Ez ezazu 'Robin Food' galdu!