Itxi

telebista

22:45ean

'Euskara aro modernoaren garaian', 'Euskara Jendea' saioan

A.H.

EITB

Frantziak eta Espainiak egungo mugak ezarri zituzten, eta euskaldunak bi estatutan izan ziren bereiziak.

0:37

Aro modernoren garaian euskarak bizi zuen egoera aztertuko du 'Euskara Jendea' dokumental sailaren atalak gaur gauean, 22:45ean.

XVI. eta XVIII. mendeen artean, egungo mugak erabaki zituzten Frantziak eta Espainiak, eta euren barne-egiturak finkatu zituzten, besteak beste, administrazioa, hezkuntza eta hizkuntza-politikak. Euskaldunak, bada, bi erresumatan bereizita gelditu ziren, eta bi herrialdeetan ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze-prozesuan abiatu zen.

Hala ere, mugak ere hautsi zituen hizkuntzak aro honetan. Euskal arrantzaleek Ternuara eta Islandiara eraman zuten hizkuntza, eta han pidginak sortu zituzten. Horrez gain, euskara testu idatzietan agertu zen lehen aldiz (Etxepare, Leizarraga, Axular...), erlijio testuetan batez ere.

Atal honetan izango diren adituen artean, Joseba Agirreazkuenaga (Euskal Herriko Unibertsitateko Historia katedraduna), Beñat Oihartzabal (Euskaltzaina eta IKER- CNRS zentroko ikerlaria), Miren Egaña Goya (Batxillergo Institutuko Euskara katedradun ohia) eta Peter Bakker (Danimarkako Aarhus Unibertsitateko ikertzailea).

'Euskara Jendea', 22:45etik aurrera ETB1en.