Itxi

telebista

22:15ean

'Perdidos en la nieve', abentura eta drama, gaur, ETB2n

I.Z

Bilbo

Harrokeria alde batera utzita, Artikoan bizirauteko adiskidetasuna beharrezkoa izango da. Charles Martin Smith zine zuzendariaren filma.

  • Perdidos en la nieve

    Perdido en la nieve

Perdidos en la nieve (The Snow Walker) filma, abentura, adiskidetasuna eta drama partekatuko diren istorioa, gaur gauean 22:15etik aurrera ETB2n.

1953. urtea da eta Charlie Halladayek (Barry Pepper), hegazkinlari harro bat, Canadan iparraldean egiten du lan. Artikoan geldiune bat egiten ari dela, eskimal batzuek Kanaalaq (Annabella Piugattuk) izena duen emakume gaztea herietxe batetara eramatea eskatzen diote, bertan duen tuberkulosia sendatzeko asmoz. Charliek baietza eman eta bidaian hasten dira, baina hasi eta gutxira, arazo tekniko batzuk direla medio, hegazkina erori egiten da Artikoan dagoen desertu batean. Neskaren laguntzarekin Halladay zibilizaziora heltzen saiatuko da. Lan zaila izango da natura ezezagun horretan bizirauteko, bere hizkuntza ulertzen ez duen eskimala den Kanaalaq neskaren laguntza ezinbestekoa izango da. Orduak aurrera joan ahala, gizonaren harrokeria adiskidetasunean bilakatzen saiatuko da Kanaalaq.