telebista
22:15etan
'ETAko biktimak, bi urte geroago', astelehenean '60 Minutos' saioan
EITB
Bilbo
ETA talde armatuak armak erabiltzeari utzi zionetik bi urte pasatu dira eta utzitako biktimen hitzak entzungo dira programan.
Bi urte pasatu dira ETA talde armatuak aktibitatea utziko zuela esan zuenetik. Bakearen bidea zabaldu zen momentu horretatik batzuentzako gutxi diren eta besteentzat handiak diren pausuak eman dira.
Parot Doctrinaren derogazioak, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak ez legalztat hartu zuenak, ez ditu hiritar guztiak alde jarri eta guk gizarteak zer uste duen jakingo dugu.
'60 minutos' programak ETAk utzitako hainbat biktimarekin harremanetan jarri da beraien iritzia eta azken albisteen inguruan uste dutena jakiteko.
Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna den Rosa Rodero, Josu Puelles, Eduardo Puelles Polizia Nazionalaren anaia; Antonio Salvá, Diego Salvá Guardia Zibilaren aita; Mari Carmen Hernández, Jesus Marí Pedrosa PP-ko zinegotziaren alarguna; Eulalia Lluch, Ernest Lluch osasun ministroa zenaren alaba eta María Pilar Linto, Juan Sanchez argiketariaren alarguna.
Pertsona hauek dituzten sentimendu, bizipenak eta etorkizunera begira dituzten desiren inguruan ETA desagertu zela bi urte pasatu diren momentu honetan. ETAk barkamena eskatu behar die?
Astelehenean, abenduak 2, ez galdu '60 minutos' saioa gaueko 22:15ean hasita.