telebista
22:15ean
Gibraltarren bizi diren euskaldunak, gaur, '60 minutos' saioan
ETB2n 22:15ean ikusgai izango dugun saioan Espainiako Gobernuaren eta Gibraltarren arteko harreman korapilatsuak nola bizi dituzten kontatuko digute hainbat euskaldunek.
'60 minutos' saioak Gibraltarrera joko du gaur gauean. 22:15ean ETB2n ikusgai izango den saioak 'Vascos en Gibraltar' izenburua izango du, eta Espainiako Gobernuaren eta Gibraltarren arteko harreman korapilatsuaren berri ematen ahaleginduko da, bertan bizi diren euskaldunen ikuspegitik.
Espainiako Gobernuaren eta eta Gibraltarren arteko harremana okerrera doa. Iberiar penintsulan dagoen gotorleku britainiarra albiste iturri etengabea da. Abuztuan Gibraltarrek hormigoi-blokeak itsasora botatzearen ondorioz Algeciras inguruko arrantzaleei kalte egin zienetik, eta Espainiako Gobernuak mugako kontrolak areagotu eta gogortu zituenetik, etengabeak dira gatazkak, baina arazoaren jatorria aspaldikoa da.
'60 minutos' saioak bi aldeen arteko harremana nolakoa den jakin nahi du, baina bertan bizi diren euskaldunen ikuspegitik. Horregatik, hainbat familia euskaldun-gibraltardarrekin eta harako muga egunero zeharkatzen duten hainbat langile euskaldunekin hitz egingo dugu. Nolakoa da bizitza Gibraltarren? Zenbat kobratzen da? Nolakoak dira mugaren alde baten eta bestearen arteko harremanak?
Gainera, Fabián Picado Gibraltargo ministro nagusiarekin hitz egingo dugu, eta hainbat gai aztertuko dugu harekin: Gibraltarren estatusa Erresuma Batuaren barruan, Espainiako Estatuarekin duten harremana, Eskoziako herri-galdeketa, eta Euskal herriarekin duten harremana, esaterako.
'60 minutos' saioa gaur gauean, 22:15ean, izango dugu ikusgai ETB2n.