telebista
22:15etan
Pedro Olearen 'La Conspiración', gaur ETB2n
I.Z
Bilbo
Pedro Olea zuzendari bilbotarraren eta IDEM 4-ek produzitutako filmea da. Gainera, EITB eta RTVE kateen koprodukzioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, ICAA eta INAAC-en laguntza jaso ditu.
-
'La conspiración'
La conspiracion, Mola generalak hasitako altxamendu militarraren thrillerra, gaur 22:15etatik aurrera emitituko da ETB2n.
La Conspiración filmak Espainiako Gerra Zibilaren aurretik gertatu zen kapitulu bat kontatzen du, askorentzat ezezaguna. Jende askok uste du Francisco Franco Bahamonde izan zela Gerra Zibila hasi zuena, nahiz eta Mola izan. Filmak Emilio Mola generalaren (Manuel Morón) historia kontatuko du 1936ko martxoaren 14tik aurrera, Gobernu Militarra Iruñeara heldu zen egunetik. Egun horretan, konspirazio militarrari ekin zion eta irrati lokuzio batekin altxamendua iragarri zuen.
Pelikularen kontaketa uztailaren 19an amaituko da, indar militarrak bere agindupean matxinatu ziren egunean. Kolpe horrekin, hain zuzen, hasiko zen gaur egun hain ezaguna den Gerra Zibila.