telebista
Arantza Garces
'Basque Country Vertical' saioaren aurkezpena egingo dute gaur
EITB
Bilbo
Euskal Herriko eraikin berezienak orain arte erakutsi gabeko ikuspegitik ikusi ahal izango dira programan.
ETB2ko Basque Country Vertical saio berria aurkeztuko da gaur goizean. Prentsaurrekoa 11:00etan izango da Bilboko Domine Hoteleko (Mazarredo Zumardia, 61) terrazan, eta ondoren, Arantza Garces aurkezleak hotelaren aurre aldea rapelatuko du.
Euskal Herriko leku eta eraikin berezienak ardatz dituen proposamena da 'BCV', orain arte erakutsi gabeko ikuspegitik egindako proposamena. Arantza Garces aurkezle eta eskalatzaileak saio bakoitzeko hiru erronka bertikalei egingo die aurre.
Aurkezpenean honako hauek hartuko dute parte: Javier Baraiazarra Mendifilmeko zuzendaria, Gorka Garcia ETBko Programa zuzendaria, Aitor Gisasola eta Fermin Ayo 'BCV'en zuzendariak, eta Arantza Garces aurkezle eta eskalatzailea.