telebista
22:15ean
Alkoholaren kulturaz arituko gara '60 minutos' saioan
EITB
EITB
Alkoholiko ohiak, medikuak, ertzainak, ardandegi-jabeak, txikitero talde bat eta lonja bateko gazteak izango dira '60 minutos' saioan, alkoholaren inguruko kulturaren ikuspuntu ezberdinak ematen.
-
Alkoholaren kulturan murgilduko da '60 minutos' saioa. Argazkia: EITB
'60 minutos' saioak alkohola izango du ardatz, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n, 'La cultura del alcohol' izenburupean.
Edatea ondo ikusita dagoen ohitura soziala da gure gizartean, eta oso ohikoa da euskal familietan. Familia, enpresa zein lagunarteko ospakizunak... dena, alkohola tartean dela ospatzen dugu, eta, are gehiago, Gabonak hurbil ditugula. Bestalde, data jakin batzuetan eta adin konkretuetan alkoholaren kontsumoa jaisteko, edota zero izateko, Trafiko Zuzendaritzak egiten dituen kanpainak gero eta ugariagoak eta gogorragoak dira.
Kontraesan honen ondorioz, ondorengo galderak egiten dizkiogu geure buruari: Txikitatik alkoholaren kulturan bizi izanik, zelan konbentzitu gazteak alkohola txarra dela? Alkohola droga bada, nola egiten zaigu hain erraz eskuratzea? Graduazio altuko alkoholak eta ardoa edo garagardoa berdin ikusten dira?
Horiek eta beste batzuk izango dira gure gonbidatuek erantzungo dizkiguten galderak, esperientzia pertsonalagatik edo lanagatik gaian adituak.
Alkoholaren eraginez beraien bizitza etenda eta mugatuta geratu zaien bi alkoholiko ohiren testigantzak ere izango dituzte. Droga-menpekotasunean adituak diren medikuek gazte zein helduekin ospitaleetan izaten dituzten esperientziak kontatuko dizkigute. Alkoholemia-kontrola egiten lagunduko diogu Ertzaintzari. Arabako Errioxako ardandegietako jabeekin izango gara enoturismoak eta ardoak lurralde honetan mugitzen duen diru kopuruaz hitz egiteko. Txikitero talde batekin tabernetatik izango gara, eta gazteen lonja batean sartuko gara batzuek eta besteek alkoholaz duten iritziak biltzeko.
'60 minutos' saioa 22:15ean izango dugu ikusgai ETB2n.