Itxi

telebista

00:10ean

'Alakrana, lau urteren ondoren' erreportaje berezia, gaur, ETB2en

Ibon Gaztañazpi kazetaria Alakrana atun-ontzian itsasoratu da eta atunaren arrantzan marea oso bat eman du Ozeano Indikoan.

Alakrana atun-ontzia askatu zuteneko laugarren urteurrenaren harira, Ibon Gaztañazpi kazetariak egindako erreportajea eskainiko du ETB2 kateak, gaueko 00:10etik aurrera. Alakranako 42 marinelekin batera itsasoratuko da, abentura gogoangarri batean.

25 egun emango ditu Ibon Gaztañazpik Ozeano Indikoan, Alakrana atun-ontziko tripulazioaren esperientziak partekatzen. Euren eguneroko bizimodua nolakoa den ezagutuko du; sarean lanean ez ezik, denbora librean zer egiten duten eta jatorduak nola moldatzen dituzten erakutsiko digu. Halaber, euren segurtasunaz arduratzen diren militarrekin mintzatuko da Gaztañazpi.

Alakranak Ozeano Indikoko uretan egiten du arrantza, pirata ontziz beteta dagoen inguru batean. Duela lau urteko bahiketa nola bizi izan zuten eta halako arrisku egoerei aurre egiteko moduaz  galdetuko diete tripulazioko kideei.

Marinelen arteko elkarbizitzari ere arreta eskainiko dio erreportajeak. Mundu zabaleko ordezkariak ditugu Alakranan: Indonesia, Senegal, Ghana, Madagascar, Seychelles Errepublikal, Euskal Herria, Galizia...

'Alakrana, lau urteren ondoren' erreportajean, Ibon Gaztañazpi kazetariarekin batera, Dani Pellow kamerariak eta Serafin Lertxundi audio teknikariak hartu dute parte.