telebista
Felix Linaresen eskutik
Brad Pitten 50. urtemuga, 'La Noche de...' saioan
A.H.
EITB
Felix Linaresek gidatzen duen saioak The Queen filma emango du. Helen Mirren aktoreak, Ingalaterrako erreginaren rola betetzeagatik, Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria eskuratu zuen.
'La Noche de...' saioak The Queen (Erregina) filma emango du gaur gauean, 22:15ean, ETB2n. Galesko Dianaren heriotzak Erresuma Batuan eta errege familian eragin zuen astindua kontatuko digu pelikulak. Stephen Frears zuzendari ezagunaren lana da, eta aktore-talde bikaina du. Protagonista nagusia Helen Mirren da; Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria eskuratu zuen Ingalaterrako erreginaren rola betetzeagatik. Errege familia britainiarraren alde intimoa erakutsiko digu filmak, gidoilariek iturri anonimoetatik jasotako elkarrizketa errealak erabilita. Filmaren grabazio-lanari eta aktore-taldeari buruzko xehetasunak ezagutuko ditugu Felix Linaresek gidatzen duen saioan.
Gainera, Brad Pittek 50 urte beteko dituela aitzakia gisa hartuta, mende erdira helduta ere, Hollywoodeko sex symbol izaten jarraitzen duen aktore ezagunaren ibilbide arrakastatsua errepasatuko dugu, El 50 cumpleaños de Brad Pitt atalean.
Pitten film onenetariko bat Seven da, klasiko modernotzat hartu izan den lana. Baina, estreinatu zenean, zenbait kritikarik larrutu egin zuen. Izan ere, ikusle gehienek uste dutenaren kontrako iritzia ematea da zenbait kritikariren xedea, erratu arren. Horrelako adibide gehiago errepasatuko ditugu El crítico se equivocó atalean.
Amaitzeko, zenbait pertsona ezagunen mozkorraldiei buruzko erreportaje dibertigarria eskainiko du saioak. Eguberrietako afari eta bazkari handiak iristear dauden honetan, ohikoa izaten da alkohol gehiegitxo hartzea. Famatuei ere gertatzen zaie hori, eta horrelako adibideak ikusiko ditugu También son humanos atalean.
'La Noche de... The Queen', 22:15ean, ETB2n.