Itxi

telebista

Elkarrizketa

Denis Itxasori elkarrizketa, 'ETB Hoy' saioan

A.H.

EITB

Joaquín Achúcarro pianistari elkarrizketa egingo dio Vanessa Sanchezek 'Entrada Libre'n.

Denis Itxaso, Donostiako Udaleko PSE-EEren zinegotzia,  'ETB Hoy' albistegian izango da. Egun-eguneko gaien inguruan arituko da, eta, besteak beste, Donostiako oposizioak Igeldoko desanexioari jarriko dion errekurtsoaz galdetuko diote.

Olaia Urtiagak hartuko du Itxaso ETB2ko 'ETB Hoy' saioan, eta, ondoren, Adela Gonzalezek gidatuko duen magazinak egun-eguneko albisteak sakonean aztertuko ditu, ohiko kolaboratzaile taldearen eskutik.

Joaquín Achúcarro pianista, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek, bestalde, Joaquín Achúcarro pianista izango du gonbidatu 'Entrada Libre' saioan. Izan ere, Bilboko Campos Elíseos antzokian, horren omenezko piano zikloa antolatu berri dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Denis Itxaso