telebista
Igandean
Film laburrak eskainiko ditu ETB2k urteko egunik laburrenean
A.H.
EITB
Euskal Telebistak Kimuak katalogoaren edizio ezberdinetan eskainitako laburmetraia bilduma eskainiko du gauerditik aurrera.
-
Mikel Ruedaren 'Agua' filmeko irudi bat
'El Dia Más Corto' saioaren baitan, Kimuak katalogoaren hainbat ediziotan eskainitako film laburrak bildu ditu ETB2k, eta igande honetan, urteko egunik laburrenean, eskainiko ditu, 00:00tik aurrera. Guztira 15 film izango dira, eta horien artean, zinemagile ezagunen lanak dira aipagarriak: Daniel Sanchez Arevaloren Traumatologia, Borja Cobeagaren Un novio de mierda eta Mikel Ruedaren Agua!!.
Horrez gain ikusga izango dira: Gregorio Muroren Tras los visillos thrillera; Ander Mendiaren Beerburg, helduei zuzendutako animazio film bikaina, 2013ko Goya sarietarako izendatua; Aritz Morenoren ¿Por qué vas?, Rebordinosek Beldurrezko zinema jaialditik Zinemaldira egindako saltoa hizpide hartzen duen filma; Perros de prensa, umore beltzekoa, berriro ere Gregorio Muroren eskutik; eta La casa del Lago Galder Gaztelurrutiaren indarkeriazko thrillerra.
'El Día Más Corto' saioak bilduko dituen beste film laburren artean, Paul Urkijoren Jugando con la muerte, Jose Mari Goenagaren Lagun mina/ Amigo íntimo, Leon Siminianiren El premio, Diego Perezen Ventura, eta Raul Lopez eta Javi Alonsoren Autorretrato izango dira, besteak beste.