Itxi

telebista

Gabon Gaua

'Iruñea Kantuan', gaur gauean ETB1ean

A.E.

EiTB

Xabier Euzkitzek eta Amaia Zubiriak aurkeztuko dute Iruñeko Baluarte Jauregian grabatutako saioa. Beraiekin euskal kantu ezagunenak abesten abeslari ezagunak izango dira.

0:32

'Iruñea Kantuan'  kontzertua eskainiko dau gaur gauean,  Gabon Gaua, ETB1ek, 'Euskal Kantuen Gaua' saioaren aurretik, 21:45ean. Iruñeko Baluarte Jauregian grabatutako saioa, Xabier Euzkitzek eta Amaia Zubiriak aurkeztuko dute, eta, eurekin batera, euskal kantu ezagunenak abesten, abeslari ezagunak izango dira. Horrez gain, dantzariak eta sorpresak izango dira.

Euskal kantutegi tradizionaleko abestiak entzungo ditugu, hala nola, 'Oi ama Euskal Herria', 'Eperra' , 'Euskal herrian euskeraz', 'Bagare', 'Goizian argi hastian', 'Habanera', 'Txoria Txori', 'Goizeko eguzki argia', 'Lau Haizetara', 'Herribera', 'Ikusi mendizalea', 'Ixil ixilik dago' eta 'Xalbadorren Heriotzean'

Xabier Euzkitzez eta Amaia Zubiriaz gain, besteak beste, Jaione Olazabal, Pantxoa Carrere, Maite Itoiz, John Kelly, Laura Latienda, eta Alberto Zunzarren izango dira abesten.